GABONETAKO ZUHAITZA APAINTZEN!!

Gabonak iristear daude eta ikastola apaintzeko ardura hartu dugu. Lehengo asteartean ikastolako sarreran zuhaitza jarri genuen bigarren mailako ikasleen laguntzarekin. Apaingarri pilo bat jarri genituen eta oso polita geratu da.
Egin klik argazkian!




DINOSAUROEN GARAIKO MAKETA

MAKETA PRESTATZEN PASA DITUGU  AZKEN EGUN HAUEK. HOSTOAK, BELARRA , HARRIAK , ADARRAK... BILDU DITUGU ETA MAKETA IKUSGARRI BAT OSATU DUGU.

 PRIMERAKO MAKETA ATERA ZAIGU!! ZER IRUDITZEN?? 



EUSKARAREN EGUNA!!


Abenduaren 3an, Euskararen eguna ospatu genuen ikastolan. Goizean, aretoan 5. eta  6.mailako ikasleek  bertsoak abestu zituzten eta lehiaketan parte hartu zutenen artean kamixetak zozketatu genituen. 

Arratsaldean, festarekin jarraituz, herriko plazan elkartu ginen eta prestatu genuen ekitaldiari pausu eman genion. Bukatzeko txokolatezko bokadilo goxo bat jan genuen.




klikatu argazkian!!










SUMENDIA PRESTATZEN!!!

GAIAREKIN AURRERA GOAZ ETA ORAINGO HONETAN SUMENDIA PRESTATZEN IBILI GARA. IKUSI, IKUSI ZEIN IKUSGARRI GERATU ZAIGUN!!! 

SUMENDIA EGITEKO OSAGAI HAUEK ERABILI DITUGU: XABOIA, TINTA GORRIA, URA ETA FRUTA GATZA. DENAK NAHASTU DITUGUNEAN LABA ANTZERAKO LIKIDO GORRI BAT LORTU DUGU SUMENDITIK IRTETEA. BIKAINA IZAN DA ESPERIMENTUA!!! 


klikatu argazkian gehiago ikusteko!

DINOSAUROEN GARAIAN

KAIXO LAGUNAK!

GURE DENBORAREN MAKINA MARTXAN JARRI DUGU ETA GURE LEHENENGO BIDAIAN DINOSAUROEN GARAIRA JOAN GARA. BAI PASAIA EDERRAK! ZUHAITZ ETA  ERRALDOIAK, SUMENDIAK... ETA NOLA EZ DINOSAUROAK.





DINOSAUROEN AZTARNAK AGERTU ZAIZKIGU GELAN IKUSI IKUSI....

IGERIKETA IKASTAROA

IKASTURTEA AURRERA DOA ETA  HILABETE HONETAN IGERIKETA IKASTAROAN GABILTZA MURGILDURIK. URTERO BEZALA, BILLABONAKO OLAEDERRA KIROLDEGIKO JOAN-ETORRIAK AUTOBUSEZ EGITEN DITUGU, ALAI ETA KANTARI. 

LEHENENGO MAILAKO IKASLEENTZAKO LEHEN ALDIA  DA, BELDURRAK UXATU ETA GUSTURA  DABILTZA PISTINA HANDIAN ETA TXIKIAN.
IKUSI IKUSI ZEIN ONGI IBILTZEN GAREN.


EGIN KLIK ARGAZKIAN!


DENBORAREN MAKINA

KAIXO LAGUNOK!

ORAINGO HONETAN DENBORAREN MAKINA EGITEN HASI GARA.


DAKIZUEN BEZALA, GURE PROIEKTUA DENBORAREN MAKINA EGITEA DA,ONDOREN MADDALEN ETA FERMINEKIN BATERA BIDAIATU AHAL IZATEKO.

DENON ARTEAN DENBORAREN MAKINA HAUNDI BAT EGITEN SAIATU GARA. EZ DA LAN ERRAZA IZANGO, BAINA GARRANTZITSUENA SAIATZEA DA ETA SAIATUKO GARA, NOSKI!

OSTIRAL ARRATSALDEAN ALDIZ, DENBORAREN MAKINA  EGITEN HASI GINEN. LEHENENGO LANA, ETXETIK EKARRITAKO MATERIALA ANTOLATU ETA  GUZTIA MARGOTZEA IZAN ZEN. HONA HEMEN ARGAZKI BATZUK...



ARRITXULOKO IRTEERA!!

URRIAREN 29 ETA 30EAN LH1,2 ETA 3KO IKASLEAK ELKARREKIN ARRITXULORA JOAN GINEN, PRIMERAN IBILI GINEN ETA ELKAR HOBETO EZAGUTZEKO AUKERA IZAN DUGU.
HEMEN DITUZUE IRTEERAKO ARGAZKIAK, EA GUSTATZEN ZAIZKIZUEN!!!!

KLIKATU ARGAZKIAN GEHIAGO IKUSTEKO





IUPI LEHENENGO MAILAN GAUDE!!!

Iada, 1go TXANELA  bukatzear gaude eta  hurrengoarekin hasteko irrikitan gaude. Emozioak nola adierazten diren landu ditugu; poza, haserrea tristura, alaitasuna...
Asteko egunak, gure urtebetetze eguna eta hilabeteen izenak lantzen ibili gara.
Zenbat gauza ikasi behar ditugun elkarrekin...!!!

TXOKOZ-TXOKO

IADA, MARTXAN JARRI GARA GOGOTSU, GOIZ ETA ARRATSALDEZ HASI GARA ETA ZENBAT GAUZA BERRI EGITEN ARI GAREN... HONA HEMEN ARGAZKI BATZUK. GOZATU!! 

GOIZETAN LH2 ETA LH3KO IKASLEEKIN BATERA TXOKOZ TXOKO EGITEN DUGU. PIXKANAKA FUNTZIONAMENDUA IKASTEN ARI GARA ETA EGIA ESAN, OSO GUSTURA IBILTZEN GARA.
















ONGI ETORRI 1. MAILARA




LEHEN EGUN HAUETAN IKASTOLA ETA BERTAKO IKASLE ZEIN IRAKASLEAK EZAGUTU,  EKINTZETAN ETA JOLASETAN PARTE HARTU, LAGUNEKIN JOLASTU, LIBURU ETA MATERIAL BERRIAK JASO ETA IKASTURTE HAUETAN GUREKIN EGONGO DIREN PERTSONAIAK EZAGUTU DITUGU:


                                      
MAIALEN                 AITONA                      FERMIN


                                          
    URDINTXO                                      POX

PROBENTZIOA

Ikastolako lehen egunean elkar ezagutu eta oporrak nola joan diren kontatu eta ondoren jolas batzuk egin genituen. 
Ondoren, probentzioarekin jarraitu dugu eta beste jolas batzuk egin ditugu.  Ikusi,ikusi ...!!





HONA HEMEN 2.ERRONKAKO BIDEOA

ZORIONAK ARTISTAK!!!....DENON MARRAZKI ETA ESKULANEKIN OSATU DUGU BIDEOA!  BEGIRA, BEGIRA...ZEIN POLITA GERATU ZAIGUN!