GABONETAKO ZUHAITZA APAINTZEN!!

Gabonak iristear daude eta ikastola apaintzeko ardura hartu dugu. Lehengo asteartean ikastolako sarreran zuhaitza jarri genuen bigarren mailako ikasleen laguntzarekin. Apaingarri pilo bat jarri genituen eta oso polita geratu da.
Egin klik argazkian!




DINOSAUROEN GARAIKO MAKETA

MAKETA PRESTATZEN PASA DITUGU  AZKEN EGUN HAUEK. HOSTOAK, BELARRA , HARRIAK , ADARRAK... BILDU DITUGU ETA MAKETA IKUSGARRI BAT OSATU DUGU.

 PRIMERAKO MAKETA ATERA ZAIGU!! ZER IRUDITZEN?? 



EUSKARAREN EGUNA!!


Abenduaren 3an, Euskararen eguna ospatu genuen ikastolan. Goizean, aretoan 5. eta  6.mailako ikasleek  bertsoak abestu zituzten eta lehiaketan parte hartu zutenen artean kamixetak zozketatu genituen. 

Arratsaldean, festarekin jarraituz, herriko plazan elkartu ginen eta prestatu genuen ekitaldiari pausu eman genion. Bukatzeko txokolatezko bokadilo goxo bat jan genuen.




klikatu argazkian!!










SUMENDIA PRESTATZEN!!!

GAIAREKIN AURRERA GOAZ ETA ORAINGO HONETAN SUMENDIA PRESTATZEN IBILI GARA. IKUSI, IKUSI ZEIN IKUSGARRI GERATU ZAIGUN!!! 

SUMENDIA EGITEKO OSAGAI HAUEK ERABILI DITUGU: XABOIA, TINTA GORRIA, URA ETA FRUTA GATZA. DENAK NAHASTU DITUGUNEAN LABA ANTZERAKO LIKIDO GORRI BAT LORTU DUGU SUMENDITIK IRTETEA. BIKAINA IZAN DA ESPERIMENTUA!!! 


klikatu argazkian gehiago ikusteko!

HONA HEMEN 2.ERRONKAKO BIDEOA

ZORIONAK ARTISTAK!!!....DENON MARRAZKI ETA ESKULANEKIN OSATU DUGU BIDEOA!  BEGIRA, BEGIRA...ZEIN POLITA GERATU ZAIGUN!